Berriozarrek Kirol Solidarioaren Egunaren bigarren edizioa ospatuko du larunbat honetan
Berriozarrek bere aurpegi solidarioena erakutsiko du larunbat honetan, azaroak 11, Kirol Solidarioaren Egunaren bigarren edizioarekin. Bildutako dirua Anaif, Paris 365, Berriozarko Saharako Lagunak eta Lantxotegi elkarteekin elkarlanean aritzeko balioko du. Elkarte horiek proiektu solidarioak garatzen dituzte tokiko eta nazioarteko esparruan.
Bigarren edizio honetako ekitaldirik nabarmenena Berriozarren eginen den maratoia izanen da. 42 kilometroak txandaka eginen dira Berriozarko hainbat talderen artean: BKE, BTT, Erretiratuen Elkartea, Ipar box, Zulo Alai eta Labarga Elkarteak, Eskulan taldea eta Berrikilan. 4,2 kilometroko 10 itzuli izanen dira, eta txanda bakoitza Berriozarko kirol instalazioetan eginen da.
Maratoiaz gain, azaroaren 11 kirol jardueraz beteriko eguna izanen da adin guztietakoentzat. Gainera, kirol-jarduera horiek haurrei zuzendutako beste jarduera batzuekin osatuko dira, hala nola puzgarriak edo aurpegi-margoketa, eta musikarekin, herri kirol erakustaldiarekin, herri-bazkariarekin edo tonbolarekin, besteak beste. Parte hartzeko bonuak salgai daude jada kiroldegian.
BERRIOZARKO KIROL SOLIDARIOAREN EGUNAK Berriozarko Udalaren eta Berrikilan enpresa publikoaren laguntza izanen du.
Animatu eta elkartasunarekin bat egin!