Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko maiatzak 16

Berriozarren Eguna 2023

Foto noticia

Maiatzaren 27an, larunbata, Berriozarren Egunaren edizio berri bat ospatuko dugu. Egun honen helburua herritarrak kultur, kirol eta jai jarduera ezberdinen inguruan biltzea da, gehienak herriko elkarte eta kolektiboek egindakoak.

Programazioaren barruan, kaldereteak egingo dira Basoa pasealekuan. Izen-ematea maiatzaren 24ra arte egin ahal izango da helbide honetan: servicios@berriozar.es. Maiatzaren 27an, 11:30ean, Udalak Eguzki plazako kioskoan ardo botilak eta bi zabor-poltsa (bata materia organikoarentzat eta bestea plastikoarentzat eta ontzientzat) banatuko dizkie aldez aurretik izena eman duten pertsonei. Poltsa horiek hurbilen dauden mankomunitateko edukiontzietan utzi beharko dira. Beira, halaber, Mankomunitateko iglu berdeetan utzi beharko da. Mahaiak eta aulkiak bezalako beharrezko tresna eta material guztiak kaldereteetan parte hartzen duten pertsonen kontura izango dira.

Ikusi jarduera-programa

Volver arriba