Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2020eko martxoak 15

Berriozarren Eguna

Maiatzaren 23an Berriozarren Eguna ospatuko dugu. Ez kale eta plazetan, ohikoa dugun bezala; baina ospatu ospatuko dugu, modu berezi batean bada ere.

Animatzen zaituztegu guztiak parte hartzera; izan ere, Berriozarren Egunak zuen eta Berriozarko elkarte eta saltoki guztien ekarpena behar du. Bete dezagun Berriozarren Eguna kolorez eta berotasunez!

Anima zaitezte!

Hau izanen da egitaraua: (Egitaraua ikusi)

Egunean zehar mimo batek herriko karriketan eta plazetan garbitasunari eta distantziei buruzko informazioa emanen du.

10etatik 12etara Berriozarko Erraldoiek eta gaiteroek kamioiz eginen dute ibilbidea. Facebook eta beste sare sozialetan ikusi ahalko da.

11:00etan Hamaiketakoa balkoietan

12:00etan Berriozarko Doinua Musika Banda Eguzki plazan; 12:30ean Euskal Herria plazan eta 13:00etan Nafarroako Emaileen plazan.

18:30etik 20:30era USB D.J.aren emanaldia. Kamioi batetik aldez aurretik auzokideek eskatutako musika eskainiko du. Eskaerak cultura@berriozar.es helbide elektronikora edo Udalaren fabebook-era bidal daitezke maiatzaren 20a baino lehen (bidali beharreko datuak: kalea, ataria, abestiaren izena eta interpretatzailearena).

Leihoak, balkoiak eta taberna edo saltokietako erakusleihoak apaintzeko lehiaketa. Gaia: Berriozarren Eguna.

Oinarriak udal webgunean ikus daitezke.

Izena emateko bideak: cultura@berriozar.es helbide elektronikoa, 948301656 telefonoa eta 636475425 whatsaap-zenbakia.

Ospa dezagun denok elkarrekin Berriozarren Eguna!

Volver arriba