Berriozarren Eguna: kaldereteak
Maiatzaren 25ean, larunbatean, kaldereteak eginen dira Basoa pasealekuan, Berriozarren Egunaren egitarauaren barnean. Izena eman beharko da aurretik, maiatzaren 23 baino lehen, Udaletxean, telefonoz: 948301656-948300005 edo emailen bidez: cultura@berriozar.es.
Izena ematen dutenei Udalak ardoa banatuko die maiatzaren 25ean, 11:30ean Eguzki plazako kioskoan, baita bi poltsa ere (bat materia organikoa biltzeko eta beste bat plastikoa eta ontziak biltzeko). Poltsok Mankomunitatearen edukiontzietan sartuko dira. Beira, halaber, Mankomunitatearen iglu berdeetan utzi beharko da.
Kaldereteak egiteko tresnak eta materialak, mahaiak eta aulkiak esaterako, parte hartzen dutenen kontua izanen dira.
Berriozartarrak iraunkortasunaren aldeko apustuarekin bat egitera animatzen ditugu. Horretarako, kaldereteetara baxera eta mahai-tresna berrerabilgarriak eraman; garaiko produktuak jan, ekologikoak eta gertukoak, osokoak eta bidezko merkataritzakoak; plastikoa ahalik eta gutxien erabili eta hondakinak bereiztu, birzikla daitezen.