Berriozarren elkarbizi – urtarrilak 16

2024ko maiatzaz geroztik, Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko eta Soziologiako Saileko ikerketa-talde baten zuzendaritza teknikoaren pean, Berriozarko Udala Berriozarko kulturarteko bizikidetzaren gaineko partaidetza-diagnostiko bat egiten ari da. Diagnostiko horren garapenean, Berriozarko herritarrek eta herrian lan egiten duten langile profesionalek parte hartzeko aukera izan dute, teknika eta ikerketa-gune desberdinen bitartez:
- Talde Teknikoa: langile teknikoek eta herritarrek eratu dute, eta asmoa izan da diagnostikoaren garapenean laguntzea.
- Elkarrizketa biografikoak: herriko hainbat pertsonari egin dizkiete, eta Nafarroako Unibertsitate Publikoko Gizarte Laneko graduko ikasleek garatu dituzte.
- Eztabaida-taldeak: bederatzi talde egin dira, askotariko pertsonek osatuta, Berriozarko bizikidetzari buruz hausnartzeko.
- Galdeketak: herritarrek eta herrian lan egiten duten profesionalek egin dituzte, eta beren helburua izan da, galdera zehatzen bidez, Berriozarko bizikidetzaren gaineko iritziak kuantifikatzea.
- AMIA: Talde Teknikoan garatutako teknika honen bidez, bizikidetzaren alderdi positiboak eta negatiboak bildu dira (bai orainean eta bai etorkizunean ere), eta bai hobetzeko proposamenak ere.
Tekniken multzoa osatu eta gero, NUPeko taldeak, Rubén Lasheras Ruizek eta Izaskun Andueza Imirizalduk eratuta, jendaurrean azalduko ditu emaitza nagusiak 2025eko aurreneko hilabeteetan, eta ondoren, diagnostikoaren oinarritik abiatuta, lanerako fase berri bati ekingo zaio, hurrengo urteetan Berriozarren bizikidetza hobetzeko Ekintza Planerako proposamen bat egiteko, hori ere partaidetzan oinarritua.
Ikus daitekeen moduan, parte-hartze prozesu honetan garrantzitsua da iritzi desberdinak edukitzea, hartara, denon artean eraikitzeko bizikidetzaren geroa bere dibertsitatea eta aniztasuna ezaugarri izango duen Berriozar batean.
Hori dela-eta, urtarrilaren 16ean, 18:30ean, Kulturgunean, herriko bizilagunen ahots eta sentsibilitate desberdinak biltzearren saio bat antolatu dute.