Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2019ko abuztuak 21

Bertso Jaialdia

Abuztuaren 26an, astelehena, honako bertsolari hauek etorriko dira Berriozarrera, 20:00etan Euskal Herria plazan hasiko den saioan abestera:

  • Onintza Enbeita. Umetatik bertso giroan hezia, 2006an iritsi zen lehenengoz Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalera eta iaz lortu zuen txapela. Beraz, Bizkaiko egungo txapelduna da. Euskal Herriko azken lau txapelketa nagusietan ere parte hartu du.
  • Unai Iturriaga. Lehen plaza 13 urte zituenean egin zuen eta 19 urterekin Bertsolari Txapelketa Nagusirako finalera iritsi zen. 1993tik 2013ra txapelketa nagusi guztietako finaletan parte hartu zuen (2005ean txapeldunorde gelditu zen, Andoni Egañaren atzean). Bizkaiko Bertsolari Txapelketa bitan irabazi zuen, 1994. eta 1996. urteetan.
  • Oihana Iguaran. 2011n hartu zuen parte lehenengoz Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan; 2015ean finalera iritsi zen eta irailean hasiko den hurrengoan parte hartuko du. 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian aritu zen, finalaurrekoetan.
  • Josu Sanjurjo. Zortzi urte zituela hasi zen Lesakako bertso eskolan, eta geroztik bertan dabil. Lau aldiz hartu du parte Nafarroako Bertsolari Txapelketan.

(bertsozale.eus gunetik hartutako informazioa)

Gai jartzailea: Alaitz Rekondo

Berriozarko Udalak Nafarroako Bertsozale Elkartearen laguntzaz antolatutako saioa.

Volver arriba