PROZESU PARTE-HARTZAILEA: Bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen ordenantzaren aldaketa
Berriozarko Udalak bide publikoan terrazak eta mahaitxoak jartzea arautzen duen ordenantza aldatzeko prozesua burutuko du.
10 urte bete dira Ordenantzaren azken aldaketa onartu zenetik, eta horren betetze-maila baloratzeko gogoeta egiteko unea da. Herritarren, administrazioaren eta ostalaritza-sektorearen lankidetza eta adostasun bidez, bizikidetza hobea eta bizi-kalitatea eta hiri-ingurunea hobetzea lortu nahi dugu, jarduera ekonomikoaren garapena, aisialdirako eskubidea eta pertsonen atsedenerako eskubidea bateragarri eginez.
Zer lortu nahi dugu?
Aldaketa berri honekin honako helburu hauek lortu nahi ditugu:
- Pertsonen atsedenerako eskubidea babestea ahalbidetuko duten baldintzak proposatzea.
- Ostalaritzako gremioak bezeroei ematen dien zerbitzua hobetzea.
- Gure kale eta plazen estetika hobetzea, hiri-ingurunea edertu eta harmonizatuko duten terraza eta mahaitxoen aldeko apustua eginez.
Zer gai aldatu nahi ditugu?
Helburu horien arabera aldatu nahi diren alderdiak honako hauek dira:
- Urte osoan terrazak instalatzeko aukera.
- Terrazak eta mahaitxoak erabiltzeko ordutegi berriak ezartzea.
- Instalatu ahal izateko eremuak eta horiek egiteko baldintzak zehaztea.
Noiz parte har daiteke? Aurreikusitako egutegia
- Irailaren 23ean: PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEAREN HASIERA
- Urriaren 10ean: JENDAURREKO AURKEZPENA
- Urriaren 25ean: PROPOSAMENAK AURKEZTEKO EPEAREN AMAIERA
Nola egin dezaket?
- Proposatzen diren informazio- eta lan-saio publikoetan parte hartuz. Urriaren 10ean, 18:00etan eginen da, udaletxean.
- Zure proposamenak urriaren 25a baino lehen bidaliz proposatzen den helbide elektronikora: berriozar@berriozar.es
Orain indarrean dagoen ordenantza hemen irakurtzeko aukera duzu.