Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko ekainak 18

Bigarren epea ireki da euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko

Gaurtik uztailaren 15era irekita dago euskara ikastaroak egin izanagatik diru-laguntza eskatzeko bigarren epea

Foto noticia

Gaurtik uztailaren 15era irekita dago euskara ikastaroak egin izanagatik diru-laguntza eskatzeko bigarren epea. 2023ko uztailetik 2024ko ekainera egindako ikastaroak.

  • Kopurua: Ikastaroaren %40
  • Norentzat: Berriozarren erroldatutakoak edo Berriozarren autonomo edo mikroenpresetan aritzen direnak.
  • Ikastaro motak: intentsiboak, estentsiboak, autoikaskuntza eta barnetegiak.
  • Deialdiaren oinarriak (Ikusi hemen)
  • Aurkeztu beharreko agiriak:
    • Eskabidea (Ikusi hemen)
    • Ikastaroa antolatzen duen erakundeak izenpeturiko dokumentua
    • Matrikularen banku-ordainagiria
    • Asistentzia-agiria, Euskaltegiak egina
    • Erroldatu gabeko pertsonen kasuan, lan egiten den eta egoitza soziala Berriozarren duen entitate edo enpresaren agiria
  • Non aurkeztu:
    • Egoitza elektronikoan (hemen)
    • Berriozarko Udaletxean
Volver arriba