Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko maiatzak 29

Materia organikoaren edukiontziak aldatzea

Maiatzaren 31an “Alejo Karramarroaren etxea” ekitaldia egingo da Emaileen Plazan 11.00tatik 14.00etara.

Foto noticia
Berriozarren informazio-gunearen aldia amaitu ondoren, etxebizitzetan txartelen %79,24 (3493 etxebizitza) eta establezimenduetan txartelen %69,81 (185 establezimendu) eman dira. Aurreko aldietan eman gabe gelditu diren txartel guztiak posta arruntaren bidez bidali dira, eta, hortaz, datorren astean zehar jasoko dituzte erabiltzaileek.
Ekainaren 5etik aurrera gai organikoetarako eta gainerakoen frakziorako edukiontziak aldatzen hasiko gara, eta, era berean, kanpainaren hirugarren aldiari ekingo diogu Berriozarren: edukiontzien ondoan argitzea zalantzak, aldi hau ekainaren 14an bukatuko da (lehenengo bisiten ordutegia helarazten dizuegu).  Aldi honetan, gure hezitzaileetako batzuk edukiontzien guneetan egongo dira:
  • Zalantzak argitzeko eta herritarrei laguntzeko edukiontziak zabaltzeko sistema honekin lehen kontaktua izatean.
  • Herritarrak eta establezimenduak sentsibilizatu eta kontzientzia harrarazteko asmoz: hondakinak bide publikoan botata uzteak dituen ondorioen gainean eta bai hondakinak edukiontzi egokian botatzearen eta desegoki botatako hondakinak ez sortzearen garrantziaren gainean ere.
Azkenik, oroitarazi nahi dizuegu maiatzaren 31an “Alejo Karramarroaren etxea” ekitaldia egingo dela Emaileen Plazan 11.00tatik 14.00etara.
Volver arriba