2023ko martxoak 9
Deialdia, Giza Baliabideetako kudeatzaile izateko lanpostu bat oposizio-lehiaketa bidez betetzeko
Eskaerak egiteko epea, 2023ko martxoaren 10etik apirilaren 11a arte izango da.

Deialdi honen xedea da Berriozarko Udalaren Giza Baliabideetako kudeatzaile izateko lanpostu bat betetzea, lehia askearen, berdintasunaren, merezimenduaren, gaitasunaren eta publikotasunaren printzipioak betez eta oposizio-lehiaketa prozeduraren bidez. Lanpostu hori 117 zenbakiarekin identifikatuta dago plantilla organikoan.
Eskabideak aurkezteko epea luzaezina da.
Eskabideak nahitaez telematikoki aurkeztuko dira, Berriozarko Udalaren erregistro orokor elektronikoaren bidez , eta badago aukera NAN elektronikoaren/ Ziurtagiri elektronikoaren bidez, edo Cl@veren bidez ere aurkezteko.
Deialdia (NAOra lotura)
Informazio guztia egoitza elektronikoan