Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2022ko abenduak 10

Deskontu bonuak hemen dira berriz ere

Foto noticia

Aurreko urteetan bezala, Berriozarko Merkatari Elkarteak eta Udaletxeak prestatutako deskontu bonuak eskuragai izango dituzue.

Aurten formatu berria prestatu dugu, hiru koloretako bonu bakarra izango da, kolore bakoitza merkatari talde batekoa izango delarik.

Bonu bakoitza 20 eurotan eskuratu daiteke eta 30 euroko gastua egiteko baimena ematen du, 10 euro merkatari talde bakoitzean. Bonuak Berriozarko polikiroldegian salgai egongo dira abenduaren 12tik 16ra bi egun hauek barne, ondorengo ordutegian: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Bonuen epemuga: 2023ko urtarrilaren 7a.

Parte hartzaileak:

Janari dendak eta ostalaritza:

  • Iracheta
  • Carnicería Aranda
  • La pescadería
  • Frutas y verduras Uxue
  • Asador Pyo
  • Ekia biodenda
  • K+DA
  • Ogipan
  • Panadería Gloria

Opari dendak, osasuna eta arropa dendak:

  • Floristería Arrosalin
  • A-zero
  • Deportes Ibaimendi
  • Mercería María Ángeles
  • Farmacia Javier Ongay
  • Farmacia Begoña Urdaniz Garín
  • Herboristería Amatxi

Estetika:

  • Peluquería Pamaral
  • Centro Estética Eder
  • Ana Moreno Osteópata
  • Irader Estetika
  • Belén Romero Estilistas
  • Peluquería Canina Zaunk
  • Verónica Polo Estética
  • Tandem Estilistas
  • Ana Salvatierra Centro de Estética.

Berriozarko merkataria bazara eta Elkartearekin bat egin nahi baduzu, email honetara idatz dezakezu: comercioberriozar@gmail.com

Volver arriba