Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko maiatzak 19

Berriozarren Eguna

Foto noticia

Berriozarrek bere ohiko Eguna ospatuko du larunbat honetan, hilak 24. Kultur eta jolas jardueren egitarau zabalaren inguruko jaia izango da, 1999an sortu zenetik herriko egutegian gehien espero den ekitaldietako bat izanik.

Goizean goiz hasita, kaleak jai giroz beteko dira Berriozarko Gaiteroen dianekin, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak jarraituko du eta Txori Zuri eta Hulargi taldeekin Eguzki plazan eta Aires del Sur eta Savia Nueva Euskal Herria Plazan musika eta dantza emanaldiek borobilduko dute eguna. Azken leku horretan, Uraren taberna ere egongo da.

Egunean zehar, artisautza eta bertako produktuen azoka, Encajeras topaketa, haurrentzako jolasak eta taloak ere izango dira, besteak beste. Basoa pasealekuan egingo diren bazkari autogestionatuak eguneko beste ekitaldi garrantzitsu bat izango dira, eta ondoren batukada, Mariachi “A toda Madre” taldea eta Muxutruk Erromeria arituko dira. Ahaztu gabe herri dantzak gaitariekin, 2 zezensuzkoak eta gaueko erronda Eguzki Txarangarekin.

Kalderetean izena emateko, posta bidez servicios@berriozar.es edo 948301656 telefonora deituta egin behar da. Birziklagarrien poltsak eta ardoa 11:30ean jasoko dira Eguzki plazako kioskoan.

Berriozarren Egunak komunitate anitz baten harrotasuna islatzen du, kulturaren, elkarbizitzaren eta bere sustrai ezberdinekiko errespetuaren aldeko apustua egiten duena. Udaletik herriko kolektibo eta elkarteen inplikazioa eskertu dute, ospakizun honen garapena posible egin duten udal langileez gain. Ekitaldi hauekin Udalak tradizioak bizirik mantentzearen eta auzotarren arteko loturak indartzearen garrantzia azpimarratu nahi du, Berriozar kohesionatuagoa eta dinamikoagoa eraikiz.

OHARRA. EKITALDI PUBLIKOEI ETA IRAUNKORTASUNARI BURUZKO APIRILAREN 17KO 36/2024 FORU DEKRETUAREN arabera, erabilera bakarreko plastikoak erabiltzea debekatuta dago. Hori dela eta, kalderetetan parte hartuko duten koadrilek berrerabil daitezkeen tresnak (platerak, edalontziak, mahai-tresnak…) erabili beharko dituzte.

Ikusi eguneko egitaraua

Volver arriba