Lorearen eguna 2025 – data berria – maiatzak 17
Euriaren iragarpena dela eta maiatzaren 10erako Berriozarko Udalak antolatu duen Lorearen Eguna atzeratu egin da. Hurrengo larunbatean, maiatzaren 17an, egingo da iragarritako leku eta ordutegi berberetan.

Maiatzaren 17ean, larunbata, 11:00etan, nahi duten guztiek Lorearen Egunean, Berriozarren, parte hartu ahal izanen dute.
Loreak familia, kolektibo eta elkarteek landatu ahal izango dituzte. Aurten aukeratutako tokia Basoa Pasealekua izango da (“Francisco Casanova” Musika Eskolaren ondoan).
Parte hartu nahi dutenek maiatzaren 6tik 8ra eman dezakete izena 948 012 012 telefonora deituz edo webgunearen bidez www.berriozar.eus.
Udaleko Obra eta Lorategien Zerbitzuak landareak eramango ditu eta eskura dituen tresnak utziko dizkie parte-hartzaileei. Hala ere, lorategien zerbitzuko lanabesen kopurua mugatua denez, ahal izanez gero, landaketa egiteko tresnak eramatea gomendatzen dugu.
Landatu ondoren, Lantxotegi Elkarteak prestatutako lunch bat dastatu ahal izango dugu.
Animatu eta parte hartu egun honetan! Zure laguntza beharrezkoa da Berriozar jasangarria izan dadin.