Donibane sua, 2024: Baimendutako guneak

Tradizioa den moduan, ekainaren 23an Donibane Sua piztuko da. Honako leku hau prestatu da horretarako: Gipuzkoako etorbidea (gasolindegia zegoen ondoko partzela). Su horietarako toki espezifikoak egonen dira (markatuak egonen dira) eta, beraz, udalak su kopuru zehatz bat baimenduko du soilik. Udalak su horiek egiteko egurra utziko du eta su guztiak erabilera komunerako izango dira. Debekatuta egongo da aipatutako su horietatik aparte beste su batzuk sortzea.
Eremu honetan zona errespetatzea eta zaintzea eskatzen da, landaredia arriskuan ez jartzea eta lekua erabat garbirik uztea; horretarako, hondakin bakoitzak behar duen edukiontzia erabiliko da. Gauean sua ongi itzalita geratuko da.
Basoa pasealekua erabili ahalko da afariak egiteko, ez suak pizteko. Basoa pasealekuan ez da surik eginen lurrean, tresnen gainean baizik, hau da, barbakoak edo su txikiak erabilita. Honetarako eremua Musika Eskolatik Eguzki plazaren kioskoraino sartzen da. Erabiltzen den eremua garbi utzi behar da, horretarako Iruñerriko dauden edukiontziak baliatuz.
Euskal Herria Plazan “Akelarrea” ospatuko da, ikuskizun partehartzailea, 22:30etik aurrera. Ikuskizun honetan parte hartzera dei egiten dugu.