Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2026ko otsailak 10

Egin bidea euskaraz – D eredua 2026-2027

D ereduak haur eleaniztunak, inklusiboak eta etengabe aldatzen ari den mundu anitz baterako prestatuak sortzen ditu.

Foto noticia

2026-2027 ikasturteko aurrematrikulazio epea datozen asteetan irekitzea aurreikusten da eta D eredua bultzatzeko kanpaina martxan jarri dute haien Euskara Zerbitzuen bitartez. 

Datozen egunetan abiatuko da Nafarroako hainbat toki entitatek elkarlanean egiten duten  D ereduaren aldeko kanpaina. Kanpainaren bidez, familiei D ereduari eta haren onurei  buruzko informazioa helarazi nahi zaie, euskarri ezberdinen bitartez. Horretarako, udalerri  ezberdinetan zabalduko diren kartelak prestatu dira, QR kode baten bidez informazio webgune batera eramango dutenak. Kanpaina formatu digitalean ere hedatuko da,  udalen komunikazio-kanal ezberdinen bitartez. 

Informazio-webgune horretan, besteak beste, D ereduari buruzko informazioa jaso ahal  izanen da, edo maiz eginiko galderei (FAQ) emaniko erantzunak kontsultatu, guztia hainbat  hizkuntzatan. Gainera, interesa duten herritarrek informazio gehiago jasotzeko aukera  izango dute harremanetarako kontaktua utzita.

Volver arriba