2024ko azaroak 26
Berriozar guztiona da, zaindu gure herria!
Azken egunetan landare eta lore ezberdinak apurtu eta lapurtu dituzte Berriozarko hainbat tokitan. Berriozarko Udalak ez ditu mota honetako ekintzak onartzen, eta bizilagunei gizalegezko jokabidea eskatzen die.
Gogorarazi egiten da horrelako ekintza bandalikoek dagozkien isunak dakartzatela, eta udaletik neurriak hartzeko eta gertakariak berriro ez gertatzeko beharrezkoak diren ikerketak jarri direla martxan jakinarazten da.
Berriozar guztiona da, zaindu gure herria!