Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko urtarrilak 10

Eledunen Batzordearen Adierazpena – dolu ofiziala.

Foto noticia

2025eko urtarrilaren 10ean egindako Eledunen Batzordean onartutako adierazpena.

Berriozarko Udaleko Eledunen Batzordeak, gaur, ostirala, 2025eko urtarrilaren 10ean egindako bilkuran, Udalbatza osoaren izenean eta ordezkari gisa, José Manuel Caballero Casado langilea gaur zirkulazio-istripuan hil izanaren sentimendua eta atsekabea adierazi ditu, eta hildakoaren familiari, lagunei eta lankideei elkartasuna eta babesa adieraztea erabaki du, baita Berriozarko herriari ere.

Era berean, Berriozarko Udalak dolu ofizialeko egunak ezarri ditu gaur, ostirala, eta bihar, larunbata, eta lanaldia 11:00etatik aurrera etetea erabaki du.

Bertan behera geratu dira udalak bi egun hauetarako antolatutako ekintza guztiak.

Eledunen Batzordearen Adierazpena 10-1-2025

Volver arriba