Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2016ko martxoak 29

Emakumeei zuzendutako ahalduntze tailerrera: “DANZAR-ME”

Ahalduntze-tailerra gorputzaren, mugimenduaren eta dantzaren bitartez sormena, intuizioa, norberaren zainketa eta ezagutza lantzeko aukera emanen duena. Emakumeei zuzendua: adina edozein dutela, bere burua ezagutu eta zaindu nahi dutenei, beste emakumeekin espazioak elkarbanatu nahi dituztenei eta ahaldundu nahi dutenenei.

Astearteetan 19:00etatik 21:00etara
Apirilaren 12tik ekainaren 14ra
Lekua: Berriozarko Gaztegunea

DOAKOA

Izena emateko: martxoaren 29tik apirilaren 6ra, 012 telefonoan edo web orrian.

Informazio gehiago: 948 30 16 31, igualdad@berriozar.es (Amaia Zalba, berdintasun teknikaria)

danzar-me

Volver arriba