Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2020eko otsailak 4

“Emportats” ikuskizuna

Berriozarko Udalak “La Trócola Circ” taldearen “Emportats” ikuskizuna antolatu du otsailaren 9an, igandea, Berriozarko Entzunaretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta sarrerak txarteldegian erosi ahalko dira 18:00etatik aurrera 5 euroan.

“Emportas” publiko mota guztientzako zirko ikuskizunak hainbat teknika biltzen ditu: akrobaziak, malabarismoa, musika eta objektuen lanketa (ateak).

Ikuskizunaren estetikak ikuslea zentzumenen bidezko bidaia ederrean murgiltzen du ikusten denarekin eta ez denarekin jolastuz; musika, umore eta poesiaren hizkerak erabiliz eta irudi eta ideia originalak sortuz. Lan honetan koordinazioak, doitasunak eta indarrak ezarritako mugak gainditzen dituzte. Axolagabetasuna ez da posible.

Volver arriba