Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko abenduak 17

Eolos Race oztopo-lasterketa Berriozarren

Foto noticia

2025eko otsailaren 15ean eta 16an Eolos Race lasterketa egingo da Berriozarren, beste hiru lasterketarekin batera, estatu mailan Eolos Race League osatuko duten probak. Maila ezberdinetako parte-hartzaileentzako hiru proba izango dira.

Berriozarko Udala eta Eolos Race, kirol ekitaldien sustatzailea, elkarlanean ari dira 2025ean Iruñeko merindadean eginen den lehen oztopo lasterketa antolatzeko. Ekitaldiak norbere burua gainditzea, kirolaz gozatzea eta, batez ere, Ezkaba mendiak eta herriak eskaintzen diguten ingurune naturalarekiko lotura ditu ardatz.

Edozein pertsonak parte hartu ahal izatea da probaren helburua, eta, horregatik, zailtasun ezberdineko hiru ibilbide osatu dira, bi egunetan banatuta. Larunbatean, otsailaren 15ean, Secutor izeneko proba herrikoiena jokatuko da, 5 kilometro eta 20 oztopo izango dituena. Igandean bi distantzia egongo dira, Tracio,7 kilometrokoa eta 25 oztopokoa, eta Reciario, 11 kilometrokoa eta 30 oztopokoa, esperientzia gehien duten korrikalarientzat.

Ekitaldia mota guztietako parte-hartzaileentzat diseinatuta dago, baina, bereziki, gainditze- eta dibertitze-esperientzia berri bat bilatzen duten kirolarientzat. Ez da ahaztu behar parte-hartzaile eskarmentudunenek sailkapen orokorra eta modalitate bakoitzeko lehen hirurentzako sariak eskuratzeko aukera izango dutela.

Berriozarko oztopo lasterketa denboraldiko lehena izango da inguru horretan, eta, beraz, parte hartzaile ugari espero dituzte antolatzaileek. Horrekin batera, Aragoin, Errioxan eta Katalunian egingo dira Eolos Race Liga osatuko duten beste proba batzuk.

Udalak ingurmenarekin jasangarriak diren kirolak promozionatzeko intentzioa azpimarratu. Gainera, oso positibotzat jo dute ekitaldi herrikoi eta inklusiboa izatea, emakumeen parte hartzearen hazkundea azpimarragarria baita, ia %40. Antolakuntzak “kuadrillan, lagunekin edota familiarekin mota honetako lasterketetan parte hartzeko eta gure herri inguruko eta barneko toki ezberdinetan zehar kirol osasungarria praktikatzeko” gonbidapena luzatzen du, beti ere kirol jarduera hauetan gure ingurunea zaintzearen eta arduraz jokatzearen garrantzia gogoratuz.

Volver arriba