Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko azaroak 8

Epea ireki da euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko

Gaurtik azaroaren 21era irekita dago Berriozarko Udalari euskara ikasteko ikastaroak egiteagatik dirulaguntza eskatzeko epea.

Foto noticia

Gaurtik azaroaren 21era irekita dago Berriozarko Udalari euskara ikasteko ikastaroak egiteagatik dirulaguntza eskatzeko epea. Euskarabidearen (Nafarroako Gobernua) dirulaguntza eskatzeko epea ere zabalik dago, azaroaren 31ra arte. Biak osagarriak dira, beraz, biak eska daitezke, eta eskabidean Berriozarko Udalari jakinarazi behar zaio Euskarabideari ere eskatu zaiola.

Hemen informazio guztia:

Berriozarko Udalaren dirulaguntza

  • Kopurua: Ikastaroaren %40
  • Norentzat: Berriozarren erroldatutakoak edo Berriozarren autonomo edo mikroenpresetan aritzen direnak.
  • Ikastaro motak: intentsiboak, estentsiboak, autoikaskuntza eta barnetegiak.
  • Epeak:
    • 1. epea: Azaroaren 2tik 21era (EPEA IREKITA)
    • 2. epea: ekainaren 1etik uztailaren 15era
  • Agiriak:

 

Euskarabidearen dirulaguntza (Nafarroako Gobernua)

  • Norentzat:
    •  Herri ekimeneko euskaltegi eta zentroetan euskara ikasi nahi duten 16 urte goitiko helduentzat, Nafarroan erroldatuta.
    •  Salbuespenak:
      • Hizkuntza eskola ofizialetan, Zubiarte eta Euskarabideko euskaltegietan ari diren ikasleak.
      • Euskarazko ikastaroak egiten dituzten administrazio publikoetako langileak, berariazko laguntzak dituzte-eta.
  • Kopurua:
    • Ikastaro estentsiboen, trinkoen eta barnetegien laguntza moduluak:
      • 40 eta 79 ordu bitartekoak, 90 eurora arte.
      • 80 eta 200 ordu bitartekoak, 180 eurora arte.
      • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 280 eurora arte.
      • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 380 eurora arte.
  • Epeak:
    • 1. epea: 2/05/2023 – 31/08/2023
    • 2. epea: 01/10/2023– 30/11/2023 (EPEA IREKITA)
  • info+ eta agiriak:
Volver arriba