2025eko otsailak 3
Erakusketa – Defendatzaileak, eraldatzen duten emakumeak

Desagertutako alabarengatik justizia bila dabilen ama. Hezkuntza publiko doakoa, laikoa eta kalitatezkoa eskatzen duen maistra. Soldata hobea eskatzen duen maquilako langilea. LGTBI eskubideen aldeko ekintzaile bat. Bere lurraldea defendatzen duen buruzagi indigena edo nekazari bat. Abortuaren despenalizazioaren alde mobilizatu den neska gaztea. Poliziaren eta krimen antolatuaren arteko konplizitateak argitara ateratzen dituen kazetaria..
Giza eskubideen emakume defendatzaileek egunero bultzatzen dute askatasuna, berdintasuna eta justizia, nahiz eta diskriminazio eta indarkeria giroan garatu beren lana.
Erakusketa otsailaren 17tik 28ra Kulturgunean eta liburutegian ikusteko aukera izango duzu.