2015eko ekainak 30
Eraso sexisten aurkako bide-seinaleak
Berriozarko Udalak, Berdintasun Zerbitzuaren bitartez, bide seinale batzuk egin ditu, herriko bi sarrera nagusietan ikus daitezkenak.
Ekimen honekin Udalak herritarren sentsibilizazioa landu nahi du, Berriozarren eraso sexistarik gabeko elkarbizitza ahalbidetzeko.
Eta bide batez, eraso sexistak bertan ez direla onartzen, eta Udalak ez dituela onartuko adierazi nahi du.