Eusfera, unibertso euskaldunagoa gure haurrentzat
Berriozarren, maiatzaren 8an, Buruhaundien tailerra eta jolasak antolatu dira, 17:30etan, Euskal Herria Plazan.
Taupa euskaltzaleen mugimenduaren egiteko nagusia euskararen erabilerak gora egin dezan aukerak eskaintzea da eta, horretarako, jendartea aktibatzeko eta euskaldunak ahalduntzeko proposamenak lantzen ditugu. Helburu horrekin
hainbat ekimen, egitasmo eta proiektu lantzen ditugu. Batzuk nazio mailan gauzatzen dira, beste batzuk sektore zehatzetan. Eta xede talde desberdinekin lan egin izan dugu.
Oraingoan esku artean duguna nazio mailan eragiteko landu dugun ekimen berria da, haurren unibertsoa euskaldunagoa izateko gurasoekin elkarlanean aritzea proposatzen duena. Hau da, gurasoak haien haurren hizkuntza ingurunean eragitea helburu duen ekimena diseinatu dugu.
Eusferari buruzko informazioa osoa webgunean aurkitu dezakezu.
Berriozarren, maiatzaren 8an, Buruhaundien tailerra eta jolasak antolatu dira, 17:30etan, Euskal Herria Plazan.
