2024ko ekainak 19
Euskal Herria Plazako parkea

Gaur, ekainak 19, hasi dira Euskal Herria Plazan haur-parke berria jartzeko lanak. Datorren astera arte itxita egonen da parkea, muntaketa- eta segurtasun-arrazoiengatik.Datorren astean goma berria jarriko da, eta ezingo da egun batzuetan zapaldu.
Irekiera eta inaugurazioa ekainaren 27an, ostegunean, izanen da 13:00etan.