Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2020eko ekainak 1

Euskara ikasteko bekak, 2019-2020 ikasturtea, 2. deialdia

2019/2020 ikasturtean egindako ikastaroen bekak ekainaren 1etik uztailaren 15era eska daitezke. Beka ordaindutako matrikularen %40 izanen da. Bekak jasotzeko baldintzak dira, batetik, 16 urtetik gorakoa izatea eta Berriozarko erroldan inskribatua egotea eta, bestetik, ikastaroan, gutxienez, %80ko asistentzia egiaztatzea.

Bestalde, 2019ko azaroko deialdian beka jaso zutenek ere ekainaren 1etik uztailaren 15era osatu behar dute eskatutako dokumentazioa (euskaltegiaren aistentzia-agiria).

Agiriak aurkezteko modua: Dokumentazio guztia, ahal dela, erregistro elektronikoan aurkeztuko da, (https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/registro-electronico/) edo rec.redsara.es web orriaren bidez.

Ziurtagiri digitalik ez baduzu oac@berriozar.es helbide elektronikora bidal dezakezu dokumentazioa.

Argibideak: Euskara Zerbitzua (948300359), euskara@berriozar.es

Beka eskatzeko agiria

2019-2020ko deialdiaren testua

Volver arriba