Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.
2021eko uztailak 9

Euskara ikasteko bekak. 2020/21 ikasturtea

Beka eskatzeko epea: 2021eko ekainaren 1etik uztailaren 15era.

Beharrezko agiriak Udaletxeko Auzo-Bulegora eraman behar dira (astelehenetik ostiralera, 8:30etik 13:30era) edo Egoitza Elektronikoko Erregistroan aurkeztu.

Deialdi honetan beka eskatu ahalko dute Berriozarren erroldatutako pertsonek, baita autonomoek eta egoitza soziala Berriozarren duten mikroenpresetan lan egiten duten langileek ere.

Deialdiaren testua

Beka eskatzeko orria

Lehenengo deialdian (2020ko azaroa) beka jaso zuteneek asistentzia-agiria aurkeztu beharko dute, eskabide orokorrak lagunduta, epe berean, hau da, 2021eko uztailaren 15a baino lehen.

Argibideak: Euskara Zerbitzua, 948300359, euskara@berriozar.es