Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko ekainak 2

Euskara ikasteko dirulaguntza

Foto noticia

Ekainaren 1etik uztailaren 15era irekita dago epea 2024/25 ikasturtean euskara ikasi dutenek dirulaguntza eskatzeko.
Lehenengo deialdian eskaera egin zutenek, honako dokumentazioa aurkeztu behar dute:

  • Asistentzia-agiria (Udalari kontsulta egiteko baimena eman bazitzaion, ez da ezer aurkeztu behar)
  • Ikastaroa epeka ordaindu bada, lehenbiziko deialdian aurkeztu gabeko ordainagiriak

Aldiz, lehenbiziko deialdian eskaerarik egin ez zutenek, oraingoan dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

  • Eskabidea
  • Euskaltegiaren asistentzia-agiria
  • Bankuko ordainagiria(k)

Eskaera udaletxeko Herritarren Arreta Bulegoan edo erregistro elektronikoaren bidez egin behar da.

Informazio gehiago eta eskabidea: Euskara ikasteko dirulaguntzak – Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

Volver arriba