Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2024ko urriak 4

Euskara ikasteko dirulaguntza

Foto noticia

Urriaren 4tik abenduaren 2ra irekita egongo da euskara ikasteko dirulaguntza eskatzeko lehenbiziko epea.

Berriozarko Udalaren dirulaguntza

  • Kopurua: Ikastaroaren %40
  • Norentzat: Berriozarren erroldatutakoak edo Berriozarren autonomo edo mikroenpresetan aritzen direnak.
  • Ikastaro motak: intentsiboak, estentsiboak, autoikaskuntza eta barnetegiak.
  • Epeak:
    • 1. epea: Urriaren 4tik abenduaren 2ra (EPEA IREKITA)
    • 2. epea: ekainaren 1etik uztailaren 15era (EPEA ITXITA)
  • Agiriak:

Euskarabidearen dirulaguntza (Nafarroako Gobernua)

  • Norentzat:
    •  Herri ekimeneko euskaltegi eta zentroetan euskara ikasi nahi duten 16 urte goitiko helduentzat, Nafarroan erroldatuta.
    •  Udalaren dirulaguntza eskaerarekin konpatiblea da
  • Kopurua:
    • Ikastaro estentsibo, trinko eta barnetegietan:
      • 40 eta 79 ordu bitartekoak, 100 eurora arte.
      • 80 eta 200 ordu bitartekoak, 200 eurora arte.
      • 201 eta 270 ordu bitartekoak, 300 eurora arte.
      • 271 eta 400 ordu bitartekoak, 400 eurora arte.
    • Autoikaskuntza ikastaroetan
      • 40 eta 99 ordu bitartekoak, 100 eurora arte.
      • 100 eta 189 ordu bitartekoak, 200 eurora arte.
      • 190 eta 250 ordu bitartekoak, 300 eurora arte.
  • Epea:
    • Urriaren 1etik abenduaren 2ra (EPEA IREKITA)
  • info+ eta agiriak:
Volver arriba