2021eko azaroak 24
Euskara ikasteko dirulaguntzen deialdia. 2021/22 ikasturtea
Beka eskatzeko epea: 2021eko azaroaren 19tik abenduaren 9ra*
Beharrezko agiriak Udaletxeko Auzo-Bulegora eraman behar dira (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara) edo egoitza elektronikoaren bidez.
Deialdi honetan beka eskatu ahalko dute Berriozarren erroldatutako pertsonek, baita autonomoek eta egoitza soziala Berriozarren duten mikroenpresetan lan egiten duten langileek ere.
Argibideak: Euskara Zerbitzua, 948300359, euskara@berriozar.es
*Beka eskatzeko bigarren epea: 2022ko ekainaren 1etik uztailaren 15era.