Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko urriak 2

Euskara ikasteko matrikulazioa eta dirulaguntzak

21/22 ikasturtean euskara ikasteko matrikulatzeko epea ireki da. Gainera, Berriozarko Udalaren eta Euskarabidearen bekak eskatu ahal izango dira matrikularen gastu gehiena ordaintzeko.

Berriozarko Auzalor AEK euskaltegiak ikastaro hauek eskaintzen ditu urritik ekainera:

A1 (hasiera) A2 EGA
9:45-11:45
(astelehen eta asteazkenetan)
165 ordu | 360 €18:30-21:00
(astelehen eta asteazkenetan)
165 ordu | 360 €
15: 00-16: 30
(astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan)
198 ordu | 428 €
Astean bi egunetan
165 ordu | 360 €

Izena emateko epea zabalik dago irailean. Harremanetarako: Errekalde kalea 4 (Eguzki plaza) | berriozar@aek.eus | 948300602

Berriozarko euskaltegiak ez ezik, Iruñerriko gainerako euskaltegiek ere zuzeneko, erdi presentziazko eta online ikastaro ugari eskaintzen dituzte. Hemen informazio guztia: euskaraikasi.nafarroa.eus

Dirulaguntzak

Berriozarko Udalarena: 1. epea: Azaroaren 19tik abenduaren 9ra | 2. epea: Ekainaren 1etik uztailaren 15era.

Deialdia ikusi

Eskaera ikusi

Euskarabidearena: Irailaren 27tik urriaren 25era.

Info+: Berriozarko Udalaren Euskara Zerbitzuan (euskara@berriozar.es | 948300359)

Euskara ahora. Ikasi eta mugitu zure mundua!

Volver arriba