2020eko azaroak 17
Euskaraldia
EUSKARALDIA bertan da!
Aurtengo azaroaren 20tik abenduaren 4ra Euskaraldiaren bigarren edizioa izango da, baita Berriozarren ere.
Udalak bat egin du ekimen honekin eta milaka belarriprest eta ahobizik bezala, 15 egunez, eguneroko hizkuntza-ohiturak aldatzeko ariketa sozialean parte hartuko du.
Anima zaitez zu ere eta izena eman https://izenematea.euskaraldia.eus/ web gunean. Herrian zehar jarritako QR pegatinak ere baliatu daitezke horretarako.
Internetez arazorik izanez gero, Berriozarko Euskara Zerbitzuarekin kontaktatu: 948300359 / euskara@berriozar.es
*Gutxieneko baldintzak: 16 urtetik gora izatea eta euskara ulertzeko gai izatea.