Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko irailak 9

EUSKARAREN ASTEA – Irailaren 29tik urriaren 4ra

Irailaren 29tik urriaren 4ra Euskararen Astea ospatuko da Berriozarren.

Foto noticia

Hauek dira Berriozarko Euskara Taldeak Euskararen Asterako prestatu dituen jarduerak:

Irailak 22-Urriak 4
Erakusketa: “45 URTE EUSKARAREN ALDE KORRIKA BERRIOZARREN”
Goiz eta arratsaldez · Kulturgunean

Irailak 29 – Urriak 4
MINTZA-BOTXA TXAPELKETA
Astebeteko txapelketa irekia, botxak euskaraz praktikatzeko. Izen emate indibiduala, irailaren 24a baino lehen, whatsapp bidez: 658397137 (Panpi)
(taldeak ahobizi eta belarriprest nahastuz eratuko dira)
Saria: 2026ko Korrikan Berriozarko lekukoa eramatea
Egunero 18:00etan Kiroldegiko botxategian

Irailak 30, asteartea
KIROLA PLAZARA!
Entrenamendu Funtzionaleko saio bat euskaraz, eta “Aurrera Beti! Euskara Kirolean” proiektuaren aurkezpena. Ondoren luntx nutrizionala.
18:00 Lantzeluze Parkean (sarrera libre)

Urriak 1, asteazkena
“ARRIGOLA MARRIGOLA” TAILERRA
1-6 urte arteko haur eta gurasoentzat, elkarrekin. Euskaraz aritzeko jolasak, kantuak, dantzak, errutinak…
18:00 Gaztegunean (sarrera libre)

Urriak 2, osteguna
AUZALOR AEK EUSKALTEGIAREN HASIERA EKITALDIA
Euskara ikasle eta irakasleei omenaldia
20:00 Auzalor AEK Euskaltegian

Urriak 3, ostirala
Mendialdea II ikastetxearen Euskararen Eguna
Goizean, Eguzki plazan

Bakarrizketa: ANTTON TELLERIA: “NININI”
NININI Antton Telleriaren bigarren komedia ikuskizuna da. Nekatutak-en arrakastaren ostean eszenatokietara bueltan da, argi utzi nahi duen arren ikuskizun honek ez duela zerikusirik aurrekoarekin. Ikuskizun hau desberdina da. Konkretuki, okerragoa. NININI egolatriari eginiko oda bat da, Anttonek bere buruaz hitz egingo baitu etengabe, baina baita zintzotasun ariketa bat ere: Ikuskizun honetan Antton biluztu egingo da. Metaforikoki eta metaforikoki soilik, denon hobebeharrez. Egin barre berarekin edo egin barre berari. Nahi duzuna. Baina etorri ikustera.
19:30 Entzunaretoan
Sarrera: 6€ (online hemen edo lehiatilan)

Urriak 4, larunbata
EUSKARAREN EGUNA
Euskal Herria Plazan (eguraldi txarra eginez gero, Kiroldegian)
Bazkarirako txartelak salgai Herria tabernan, Kirol tabernan eta Udal Euskara Zerbitzuan.
Helduak: 15€ | Haurrak: 10€

Informazio gehiago:
berriozareuskarataldea@gmail.com

Volver arriba