Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2020eko apirilak 17

Euskarazko haur udalekuak. 2020ko uda

Ezin da jakin oraindik zein izanen den uda garaiko osasun egoera. Hala ere, euskarazko udalekuak antolatzen dituzten enpresek urteroko eskaintza prestatu dute, unea helduta posiblea bada, haurrek inoizko udarik hoberena izan dezaten.

Enpresetako arduradunek azaldu dute izena-emateko epeak mantentzen dituztela eta egoeraren araberako neurriak hartuko dituztela hurrengo hilabeteetan. Hortaz, aurreko urteetan bezala, Nafarroako Euskara Zerbitzuek euskarazko udalekuen eskaintzaren berri zabaldu diete eta Berriozarko Udalak ohikoa duen dirulaguntza deialdia prestatu du (beti bezala, eskaera egiteko epea irailean zabaltzea aurreikusi da).

Kontuan hartzeko moduko aldaketak badaude horien berri emanen dizuegu.

Argibideak: Euskara Zerbitzua, 948300359 / euskara@berriozar.es

Volver arriba