“Euskera Ahora”, euskara ikastea inoiz baino errazagoa da
Berriozarko Udalak, Nafarroako Gobernuak eta Euskaltegiek erraztasunak eta laguntzak ematen dituzte euskara ikasteko.
Berriozarko Auzalot AEK Euskaltegiak goiz eta arratsaldez, maila ezberdinetako taldeak eskaintzen ditu, ordu kopuru ezberdinetakoak. Eskuratu informazioa hemen: berriozar@aek.eus, 948300602 / 607601400 edo Errekalde 4 Eguzki plaza, Berriozar.
Gainera, “Ingura” app-a sortu da, euskara hasiera mailatik online ikasteko. Bi modalitatetan egin daiteke: nor bere kasa edo euskategi batean izena emanda, ikastaroa tutoretzapean egin ahal izaneko.
Dirulaguntzak:
Berriozarko Udalak matrikularen %40 ordaintzen du. Eskaera egiteko lehenbiziko epea urriaren 6an irekiko da, abenduaren 6ra arte. Euskarabideak ere dirulaguntza ematen du. Gainera, aurten lehenengo aldiz, A1 maila %100 arte finantzatuko du. Eskara egiteko epea irekita dago urriaren 31 arte.
Informazio gehiago:
Euskara ikasteko dirulaguntzak – Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala euskara@berriozar.es | 948300359