Ezkaba mendia garbitzeko boluntarioen jardunaldia
Parte hartzeko, izena eman behar da Mankomunitatearen webgunean: www.mcp.es

Iruñerriko Mankomunitateak Ezkaba mendia garbitzeko auzolana edo boluntariotza-jardunaldia egingo du urriaren 29an, igandea, inguru horretan dauden zaborrak biltzeko eta bertako seinaleak garbitzeko. Hain zuzen ere, jarduera 09:30ean hasiko da, boluntarioak mendiaren inguruneko herri desberdinetatik abiatzen direnean. Antolatzaileek mendira iristeko toki desberdinak seinaleztatuko dituzte, eta haietan, bertako koordinatzaileek zabor-poltsak, eskularruak, matxardak eta txalekoak emango dizkiete boluntarioei.
Berriozarko irteera ordutegia 10:00etan izango da Naturaren Gelan.
Jardunaldia Ezkaba mendiaren tontorrean amaituko da, eta parte hartu duten pertsona guztiak hamaiketakoa jatera gonbidatuko dira. Auzolanerako deia egin duten erakundeak hauek dira: Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Ezkabarte, Uharte, Txulapain, Iruña eta Atarrabia udalerriak; Aitzoain, Arre, Artika, Azotz, Berriogoiti, Zildotz, Orrio eta Untzu kontzejuak; eta SOS Ezkaba, Anaitasuna eta Iruñerriko Mankomunitatea erakundeak.
Auzolanean parte hartzeko, Mankomunitatearen webguneko jardueren atalean eman behar da izena: www.mcp.es. Hain zuzen ere, izena emateko epea urriaren 26a arte, osteguna, egongo da zabalik, eguerdiko ordu biak arte.