Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2022ko azaroak 21

Familientzako tailerrak, euskararen transmisiorako

Foto noticia

Urte amaiera eta gabonetako oporrak ate joka ditugu. Orduan, denbora gehiago pasako dugu gure seme-alabekin, eta garrantzistua da haurrek etxean ere euskara presente izatea, hizkuntza hau erabiltzeko erraztasuna izan dezaten.

Horretarako, azaroko azken asterako hainbat jarduera antolatu ditugu, adin-tarte ezberdina duten haur eta gurasoentzako. Berriozarko Udaleko Euskara Zerbitzutik parte hartzeko gonbita luzatu nahi dizuegu:

Ikusi hemen kartela

Azaroak 29, asteartea

ARRIGOLA MARRIGOLA tailerra

Eguneroko errutinak, jolasak, kantak, hitz-jokoak eta abar euskaraz ikasteko tailerra. Familiei baliabideak emango zaizkie etxean haurrekin euskara presenteago izateko.

Eta parte hartzaile guztiei album ilustratu bat oparituko zaie.

17:00-18:30: 0-3 urteko haur eta gurasoak

18:30-20:00: 3-6 urteko haur eta gurasoak

Izen ematea doan azaroaren 27ra arte. Idatzi euskara@berriozar.es helbidera edo deitu 948300359.

 

Azaroak 30, asteazkena

EUSKARAZKO JOLAS ETA JOSTAILUEN ERAKUSKETA GIDATUA

0-12 urte bitarteko haurrentzat eta haien gurasoentzat. Euskaraz dauden jolas eta jostailuak ezagutu eta bertan probatzeko aukera izanen da.

17:00etatik 19:00etara

Parte hartzaile guztiei Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuko zaie, eta ez da izen ematerik egin behar.

 

Abenduak 1, osteguna

EUSKARAZKO JOLAS ETA JOSTAILUEN ERAKUSKETA IREKIA ETA GAZTETXOENDAKO JOLASGUNEA

Erakusketara joan ahalko dira 0-12 urteko haur eta gurasoak, euskarazko produktuak ezagutu ahal izateko.

Eta gaztetxoendako jolasgune bat egonen da Kulturgunean, lagunartean lasai jolastu ahal izateko (8-12 urteko haurrak).

Parte hartzaile guztiei Euskarazko Produktuen Katalogoa banatuko zaie, eta ez da izen ematerik egin behar.

 

Volver arriba