Gazteen inkesta
Berriozarko Udalaren Gazte-Plan Komunitarioak eta Gure Gunea Gazte-Elkarteak inkesta hau aurkezten dizuegu.
Inkestaren bidez herriko gazteen kezkak, beharrak eta nahiak ezagutu nahi ditugu,
gazteei zuzendutako proiektuak, programak edo jarduerak lantzerakoan kontuan hartzeko.
Izan ere, helburua da parte-hartze komunitariorako bide bat irekitzea zuen iritziak eta proposamenak jasotzeko eta, guztion artean (gazteak, Udala eta Berriozarko komunitatea), horien araberako plangintza egokia egiteko.
Horretaz gain, garrantzitsua iruditzen zaigu inkestaren hasieran COVID19ak baldintzatutako bizimodua (itxialdiak, gaixotasunak, urruntzeak, dueluak…) nola daramazuen eta nola sentitzen zareten galdetzea.
Inkesta bete ondoren, Gazteguneko sarreran dagoen hautestontzian utz dezakezu (Euskal Herria plaza, 4). Udalaren berriozar.eus webgunean ere bete dezakezu, Gazte Inkesta atalean eta gero partizipaberriozar@gmail.com helbidera bidaltzea.
Borondatezko inkesta anonimoa da. Anima zaitez eta parte hartu! Zuri entzuteko irrikan gaude!