Gizarte gaietako Film Laburren Nazioarteko XII. Jaialdia- FICBE 2021
Berriozarko gizarte gaietako film laburren jaialdiaren edizio berri bat hasiko da. Urriaren 20tik (asteazkena) 22ra (ostirala), Berriozarko Entzunaretoan, arratsaldeko 8etan, hamabigarren edizio honetara aurkeztutako lanak ikusi ahal izango ditugu.
Larunbatean, 11:00etatik 13:00etara Kulturgunean, FICBEk antolatutako proiekzio eta eztabaida saioa izango da, NAPARen laguntzarekin. Bertan, ikus-entzunezko tresna erabiliko da migrazioaren gaia lantzeko. Egun horretan bertan, arratsaldeko 8etan Berriozarko entzunaretoan jaialdiaren amaiera ekitaldia izango da sari banaketarekin eta gertuko lanen aurkezpenarekin.
Era berean, aste honetan zehar, Nafarroako Gobernuko Migrazio Politiken Zuzendaritza Nagusiak sortutako “Bizitzeko ihes egin behar” argazki erakusketa bisitatu ahal izango da. Erakusketa formatu handiko hainbat argazkik eta Gibraltarko itsasartean erreskatatutako patera batek osatuko dute, eta Euskal Herria plazako karpan egongo da ikusgai.