2019ko irailak 27
Gorte Nagusietarako 2019ko azaroaren 10eko Hauteskundeak. Hautesle-zerrendak ikusgai.
Gorte Nagusietarako 2019ko azaroaren 10eko hauteskundeetako hautesle-zerrendak jendaurrean egonen dira irailaren 30etik urriaren 7ra, Hauteskundeen Erregimen Orokorrari buruzko 5/1985 Lege Organikoak 39.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz. Aipatutako epearen barneko lanegunetan interesatuek hauteskunde-erroldako zerrendak ikusi ahalko dituzte Berriozarko Udalaren Auzo Bulegoan (8etatik 14etara, Euskal Herria plaza, 1), baita horietan sartzeko edo ateratzeko erreklamazioak egin ere.
Erreklamazioak aurkezteko epea luzaezina da.