Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko abuztuak 21

Harro egoteko moduko jaiak nahi ditugu, pertsona guztientzat

Berriozarko Udalak berretsi egiten du jai ingurune seguru, inklusibo eta genero identitateagatik edo sexu orientazioagatik diskriminaziorik gabekoa izateko konpromisoa.

Foto noticia

Berriozarko Udalak berretsi egiten du jai ingurune seguru, inklusibo eta genero identitateagatik edo sexu orientazioagatik diskriminaziorik gabekoa izateko konpromisoa. “Harro egoteko moduko jaiak nahi ditugu, pertsona guztientzat”. Berriozarrek arduraz parte hartzeko eta elkar errespetatzeko deia egiten du.

Gogorarazten da edozein erasoren aurrean (norberarena edo besterena), laguntza bilatu eta salaketa jar daitekeela zerbitzu hauetan:

  • Larrialdiak:112
  • LGTBI+ erasoen aurreko arreta:028
  • Kattalingune (LGTBI+ arreta-zerbitzua):948 229 149
Volver arriba