Haur Eskola. 2020-2021 ikasturtea. Behin betiko zerrendak eta matrikulazioa
Berriozarko Urtxintxa Haur Eskolako matrikula egitea (2020-2021 ikasturtea) uztailaren 17tik 24ra eginen da.
Matrikula egitea Udalera joanda edo posta elektronikoa erabilita eginen da.
Udalean egin nahi bada, aurretik hitzordua eskatu beharko da uztailaren 15etik 23ra 948 012012 telefonoan. Eskolara maskara eta boligrafoa eramatea eskatzen da. Bertan segurtasun-jarraibideak azalduko dira.
Esan bezala, matrikula egitea posta elektronikoz ere egin daiteke. Horretarako bidali agiriak honako helbide honetara: urtxintxa.mat@berriozar.es
Bide hori aukeratuta, ez da aurretik hitzordurik eskatu behar. Eskolak, matrikula egin izanaren gordekinarekin korreo bat bidaliko du.
Informazio orokorra, aurkeztu beharreko agirien zerrenda eta eskabidea Udalean eskuratu daitezke uztailaren 15 eta 16an, 11:00etatik 12:30etara; baita esteka hauetan ere:
- Matrikula egiteko dokumentazioa
- Matrikula egiteko eskabidea
- Familiaren errenten eta diru sarreren zinpeko adierazpena.
Zalantzak argitzeko, helbide elektroniko honetara idatzi: eiurtxintxa@gmail.com
- Behin-behineko zerrendak: 2020ko uztailak 1 (Gaztelaniazko taldea eta Euskarazko taldea)
- Erreklamazioak aurkezteko epea: 2020ko uztailak 1etik 6ra
- Behin betiko zerrendak argitaratzea: 2020ko uztailak 17 (Gaztelaniazko taldea eta Euskarazko taldea)
- Matrikula egitea: 2020ko uztailaren 17tik 24ra bitarte, biak barne