Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2023ko urriak 3

“Hazitxo Kluba” jaio da!

Aisialdirako gune bat izanen da, euskaraz, euskararen erabilera eta hizkuntzarekiko jarrera indartzeko.

Foto noticia

Haur eta Gazteen Plan Soziokomunitarioak, Berriozarko Udaleko Euskara Zerbitzuarekin batera, “Hazitxo Kluba” jarri du abian D ereduko Lehen Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara bitarteko haurrentzat.

Aisialdirako gune bat izanen da, euskaraz, euskararen erabilera eta hizkuntzarekiko jarrera indartzeko. Larunbatero mota guztietako ekintzak eginen dituzte 16:30etatik 18:30etara.

Izena emateko epea urriaren 11ra arte zabalik dago Gaztegunean (17:00-20:00).

Informazio gehiago, hemen:

Volver arriba