2022ko otsailak 3
“Hegoaldeko Emakumeak” argazki erakusketa
«Hegoaldeko emakumeak: garapenaren benetako protagonistak» erakusketa Berriozarko Kulturgunean izanen da otsailaren 1etik 12ra. Erakusketa astelehenetik ostiralera egonen da ikusgai, 17:00etatik 21:00etara eta larunbatetan 17:00etatik 19:00etara.
Berriozarko Udalarekin elkarlanean antolatutako erakusketa honek hego hemisferioko eta, zehazkiago, Madagaskarreko emakumeen errealitatera hurbilduko ditu Berriozarko herritarrak, ekonomiaren zutabe nagusi gisa eta familiaren euskarri gisa.
Emakume horiek oso egoera zailetan bizi dira, eta erakusketaren ideia emakumeen eta haurren eskubideen eta beren herrialdean bizi duten errealitatearen inguruan sentsibilizatzea da.