Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2021eko azaroak 29

HIESaren aurkako Munduko Egunarekin bat egitea

Berriozarko Udalak bat egin du abenduaren 1eko “HIESaren aurkako Munduko Eguna” manifestuarekin:

“GIBaren 40 urte ondoren.

ISILTASUNA=HERIOTZA IZATETIK

DETEKTAEZINA=KUTSAEZINA IZATERA”

Bai kalean eta bai erakundeetan ere GIBa ikustarazi eta erantzuna eman behar diogu, desberdintasunei, HIESari eta pandemiei amaiera emateko.

Pandemia honen berrogei urte hauetako historia argi-ilunez beteta egon da, eta ISILTASUNA=HERIOTZA eslogan ospetsu hartatik esperantzagarri DETEKTAEZINA=KUTSAEZINA izatera igaro gara.

Horregatik, ekintza hauetarako konpromisoa hartzen dugu:

  • Udaletxeko fatxadan begizta gorri bat jartzea eta argi gorriz argiztatzea abenduaren 1ean.
  • Komunikatuari atxikitzea. (Irakurtzeko sakatu hemen)
  • Kartela zabaltzea (Ikusi kartela)
  • Abenduaren 1ean Iruñeko Baluarte plazan 19:00etan egingo den elkarretaratzean parte hartzea.

Herritar guztiak animatzen ditugu ekintza horietan parte hartzera.

Volver arriba