Hiri-udalekuak
Ezin da jakin oraindik zein izanen den uda garaiko osasun egoera. Hala ere, Berriozarko Udalak hiri-udalekuak antolatu ditu uztailaren 27tik abuztuaren 21era, 2008 eta 2016 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeak osatuko dira. Langile kalifikatuek zainduko dituzte behar berezidun haurrak.
Behin behineko izena emateko epea zabalik egonen da ekainaren 4tik 12ra. Izena emateko moduak: 948 012 012 telefonora deituta edo webgune honetan.
Behin betiko izen-ematea ekainaren 22tik 26ra eginen da 17:00etatik 19:30era Udaletxeko Kultura Arloan. Itxaron-zerrendan daudenek ekainaren 30ean jakinen dute lekua duten ala ez.
Prezioa errenta aitorpenaren arabera kalkulatuko da. Errenta aitorpenaren agiririk aurkezten ez bada, kopururik altuena kobratuko da.
Prezioak kalkulatzeko tarteak (*familiaren per capita errenta):
Erroldatuak (ez erroldatuak %50 gehiago):
< 5000: 50 euro
5001 – 8000: 60 euro
8001 – 10000: 70 euro
10001 – 15000: 80 euro
15001 – 20000: 90 euro
20001>: 100 euro