Hiri-udalekuak
Berriozarko Udalak hiri-udalekuak antolatu ditu uztailaren 26tik abuztuaren 12ra, 2010 eta 2018 urteen artean jaiotako haurrei zuzenduta. Euskarazko eta gaztelaniazko taldeak osatuko dira. Langile kalifikatuek zainduko dituzte behar berezidun haurrak.
Behin behineko izena emateko epea zabalik egonen da maiatzaren 10etik 17ra. Izena emateko moduak: 948 012 012 telefonora deituta edo webgune honetan.
Prezioa errenta aitorpenaren arabera kalkulatuko da. Errenta aitorpenaren agiririk aurkezten ez bada, kopururik altuena kobratuko da.
Prezioak kalkulatzeko tarteak (*familiaren per capita errenta):
Erroldatuak (ez erroldatuak %50 gehiago):
< 5000: 50 euro
5001 – 8000: 60 euro
8001 – 10000: 70 euro
10001 – 15000: 80 euro
15001 – 20000: 90 euro
20001>: 100 euro