Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2017ko urtarrilak 31

Hotel Maitena S.M. eta Berriozarko Udalaren arteko hirigintza-hitzarmen proposamena.

Hirigintza hitzarmenaren zirriborroa jendaurrean jartzeko izapidea.

2016ko abenduaren 21ean egindako bilkuran, Berriozarko Udalak erabaki zuen Hotel Maitena S.M. eta Berriozarko Udalaren arteko plangintza-hitzarmen proposamena jendaurrean jartzea. Proposamen horren helburua da Carioca Hoteleko ingurunearen hiri-berroneratzea.

Lurraldearen antolamenduari eta hirigintzari buruzko abenduaren 20ko 35/2002 Foru Legeak jasotakoaren arabera (24.2 artikulua), espedientea jendaurrean egonen da iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hogei eguneko epean, herritarrek azter dezaten eta egoki jotzen dituzten alegazioak aurkezteko aukera izan dezaten.

Kontsultak egiteko lekua eta orduak: Udaleko Hirigintza Arloa, bulegoko orduetan (astelehenetik ostiralera, 8:00etatik 14:00etara).

Vista aérea

Volver arriba