Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2018ko otsailak 28

“Hysteria” antzezlana

Hysteria_baja calidadEmakumeen Nazioarteko Egunaren harira, Berriozarko Udalak hainbat ekimen antolatu ditu, horien artean “Hysteria” antzezlana, Eromen Produkzioak lantaldearena.

Hysteria gaixotasuna diagnostikatzen zitzaien emakume askori XIX. gizaldian eta sendatzeko hamaika terapia pairatu behar izan zituzten gaixo haiek. Ez zen gaitz berria, ordea. Grezia Zaharrean uste zuten uteroaren mugimenduak sortzen zuela eta Erdi Aroan sorginkeriarekin lotu zuten.

Antzezlan honetan Mortimer doktoreak arrakasta du hysteria tratatzen eta, bere lan gogorra arintzeko, asmakizun batean ari da lanean… Bestalde, Ana O. anderearen ibilbide iluna ezagutuko dugu. Hauen eta beste pertsonaia batzuen laguntzarekin, emakumeen askatasun historian izandako zailtasunak biziko ditugu…

Antzezlana Berriozarko Entzunaretoan taularatuko da martxoaren 11n, 19:00etan.
Txartelak salgai egonen dira emanaldia hasi baino ordubete aurretik. Prezioa: 4 euro.


Volver arriba