Ayuntamiento de Berriozar / Berriozarko Udala

2025eko urtarrilak 28

I Txolin Lasterketa

Foto noticia

BKT Korrikolari Taldeak antolatutako proba hau 16 urte edo gehiago dituzten guztiei irekia izango da. Bikote bakoitzak bi kide izango ditu. Bikote mistoak (emakumea – gizona), femeninoak (emakumea – emakumea) edo maskulinoak (gizona – gizona) izan daitezke. Bikoteko bi kideek batera korrituko dute lasterketa osoa eta elkarrekin iritsi beharko dute helmugara.

Binakako lasterketa “I Txolin Lasterketa01/03/2025, egingo da, 12:00etan.

Lasterketaren ibilbidea 5500m luze da eta Berriozarko kaleetatik eta herriaren inguruetatik igaroko da. Irteera Berriozarko Euskal Herria Plazan adierazitako ordutegian emango da.

Izen ematea. 

Volver arriba